HEJIRA EGUTEGIAREN 1430. URTEKO RAMADAN HILARI BURUZKO MEZUA

viernes, 14 de agosto de 2009
Profetak (Bakea eta Allah-ren gorespena berarekin) honakoa esan zuen: ekin baraualdiari Hilal delako (jaio berri den ilargia) ikusten duzuenean eta horri utz iezaiozue berriz ikusitakoan.
Horren arabera, edozein Islamiar herritan Ramadan edo Shawal hilabeteen Hilal delakoa behatutakoan baraualdiari ekin behar diote musulmanek, beste herrialdeetan ikusi den ala ez kontuan hartu gabe. Horixe adierazi zuen argi eta garbi nazioarteko Fiq delako Islamiar Zuzenbide aplikatuaren kontseiluak 1986. urteko hirugarren biltzarrean hartutako hamazortzigarren erabakian. Kalkulu astronomikoa erabiltzeak ez du ilargia begiez ikustea baztertzen, biak batera erabili daitezkeelarik. Ezin liteke hilal delakoa ikusi lehenago kalkuluen bidez bere jaiotzaren berri izan gabe.
Jakintsuek adostu dutenez, Meka da hilal delakoa ikusi eta kalkulatzeko oinarrizko leku geografikoa. Izan ere, Arafat eguna eta gero datorren Aid al Adha eguna noiz den jakiteko derrigorrezkoa da Meka hartzea erreferentzia gisa. Horregatik, Ramadan eta Shawal noiz den bereizteko ere erabili beharra dago. Musulmanek hilal delakoa behatzeko momentuan beren desberdintasun politikoak alde batera utziz gero, adorazioan guztiok bat egin genezakeen.
Hori guztiagatik Mekaren behaketa hartuko dugu kontuan, inxaAllah, Ramadan hilabetea noiz den ebazten dutenean. Allah-ri eskatzen diogu erabaki egokia hartzen laguntzeko. Horrekin batera, musulman guztiak zoriondu nahi ditugu Gorenaren grazia eta oparotasunaren hilabetea datorrelako.
Gorenari eskatzen diogu Islamarentzat eta planeta osoko musulmanentzat honako hilabetea handitasunaz eta harrotasunaz igaro dezagun.
Madril, 1430eko shaaban hilabeteak 13 (hejira) / 2009ko abuztuak 4 (miladi).

1 comentarios:

Anónimo dijo...

Sweet web site, I hadn't noticed assalambilbao.blogspot.com earlier in my searches!
Continue the excellent work!