1428. URTEKO RAMADAN HILABETEA HASI DA

viernes, 14 de septiembre de 2007
Bizkaiko Islamiar Komunitatea- Assalam Meskitak hedabideetara luzatutako prentsa ohar honen bidez jakinarazo gura dau Ramadan hilabetea gaur hasi dala, irailaren 13an, eguenaz, Allah-rengana joan beitez gure alabantza guztiak . Hilabete sakratu honetan musulmanon baraua egunsentitik ilunabarreraino luzatu egiten da; izan ere, horixe da Islamaren bost praktikaren zutabeetariko bat. Ramadan hilabetea. Inxa´Allah, Allah-k hala gura izan ezkero, Ramadan hilabetea urriaren 12an edo 13an amaituko da. Horren ostean, Aid el Fitr jaia ospatuko dogu eta horren barri jagokon momentuan emongo deutsuegu.

Aurton Assalam Meskitak erabagi dau Ramadan hilabetean barneko zereginetan kontzentratzeko jarrera edukitea. Hori dala-eta, hedabideori elkarrizketarik ez emotea eta meskitan kazetaririk ez jasotea errespetatuko dozuelakoan gagoz. Halan da be, Aid jaian hasita, Allah-ren laguntzaz, zuekin ostera be kontaktuan egotea espero dogu.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta jaso egizue gure agurrik beroena.

BIZKAIKO ISLAMIAR KOMUNITATEA- ASSALAM MESKITA

0 comentarios: