Era berean, jakitun da gizartearen zati batek musulman komunitatea baztertzen duenean, ezjakintasunaz gain, inguruan ikusten dituen ekintza asko orokortu egiten dituelako dela, eta horrek komunitate guztiari eragiten diola. Horregatik, «Euskal Herrian dauden musulman guztiei eskatzen diet, mezkitetan egiten ari garen bezala, autokritika bat egin dezatela eta islamak agintzen dituen balioen arabera bizi daitezela», hartara herritarrek musulmanak bazter ez ditzaten.
Horretan musulmanen komunitateak lan handia duela uste du, «eta gu saiatzen gara». Esate baterako, mendizale talde bat sortu zuten orain dela urte batzuk hainbat euskaldunekin batera, «hemengoa den kirol hori elkarrekin egiteko».
Azken hilabeteetan arabiar herrialdeetan gertatzen ari diren iraultzek, gainera, musulmanak gaizarteratzen lagunduko duela uste du El Hanafik. «Hemen dauden hainbat etorkin euren herrialdeetara itzuliko baitira, bertako egoera politiko, sozial eta ekonomikoa hobetu egingo delako». Eta horrek guztiak hemengo biztanleekin dituzten harremanak hobetuko dituela ziur agertu da El Hanafi.
Euren erlijioa adierazteko, gainera, musulmanek zailtasunak topatzen dituzte, «islamaren arabera, egunero hamar minutuz egin behar baitugu otoitz edo halal haragia jan behar dugulako», dio El Hanafik. Horiek eta beste hainbat neurri betetzeko garaian, zailtasunak dauzkate Euskal Herrian, eta horretan lan handia egiteko dagoela azpimarratu du Ahmed El Hanafik. http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-04-06/038/001/fede_txikien_aberastasun_mugagabea.htm
0 comentarios:
Publicar un comentario