Anaia Nordinentzat

lunes, 18 de junio de 2007

ANAIA NORDIN PARADISUAN EGONGO GARA INXAALLAH.

Allah, Errukitsuena eta Bihozberenaren izenean. Bakea zuekin. Goraipatua izan bedi Allahren izena! Allah Jainko Bakarra da! Allah Egia da! Allah Garailea da! Allah Nagusia da! Islamaren anaia-arrebok! Euskal Herritarrok! Arrakasta, Bikaintasuna eta Botere Osoa Allahrena da, Bere esklabua ez dena beste zerbaiten esklabua da: dirua, nazioa, sexualitatea… Allah-k beti dauka gure bizitzaren gorabeherei buruzko ebazpen zehatza indarrean jartzeko prest, heriotza barne. Allahrengandik gatoz eta Allahrengana goaz. Allah-k ematen digu zoriontsuak izateko aukera, guk horretaz baliatzen baldin badakigu.

Pasa den ekainaren 14an, Allah-k duen Betiereko Presentziaren erakustaldi argia eduki genuen Bilboko musulmanok: gure anaia Nordin bilbotarra, aljeriar jatorriduna, lan istripuz hil zen Gasteizeko eraikin batean, bosgarren solairuko altueran zegoen aldamio batetik erorita. 27 urte zituen eta osasuntsua zen. Halaber, arreba musulman batekin ezkonduta zegoen. Musulman zintzo eta argia genuen, Hajja edo Mekarako erromesaldia iaz egindakoa.

Bilboko Bader Meskitan Adana edo Otoitz egiteko deialdia sarritan egindakoa, Maiatzaren Bia kaleko Otoitz Areto bisitatuaren imam edo otoitzaren buru gisa maiz ziharduen. Sukaldariak pil-pilean dagoen makailaua sutik ateratzen duen bezala, gure Sortzaileak, Allah Eskuzabalenak –goraipatu bedi bere Izena-, bere Islamaren praktika goreneko gradu batean aurkitzen zenean anaia Nordin eroan egin zuen; Amaierako Epaiaren egunean Paradisua eskuratzen dutenen artean egon bedi! Horixe da musulman gisa zure anaia-arrebok Allahrengandik jasotako mezu argia, zu desagertzeak asteburu honetan zehar eman digun samina dastatu arren.

Nordin, zure izena izanaren isla garbia da: “Erlijioaren Argia”. Zure begirada goxoa, zure islamiar agur zintzoa (“Assalamu alaikum” bostekoa gogoz emanez), aparteko Fede baten erakuslea zen Bilboko musulmanontzat.

Allah Ahalguztidunak onartu beza gure anaia Nordin Jannan (Paradisuan). AMIN. (O Allah! Entzun gaitzazu!). Allah Orojakileak onartu bitza bere alde egiten ditugun eskabideak. AMIN Allah-k babestu bitza bere emaztea eta sendi osoa. AMIN. Allah Oroikusleak zigortu bitza bere heriotza eragin zuten inguruabarretan nahastuta dabiltzan erakundeetako arduradunak asmo txarrez hartutako neurriengatik eta beren langileen segurtasunarekin izandako utzikeriagatik. AMIN. Allah Zigortzaileak eta Barkatzaileak eraman gaitza Bide Onean zehar Bikaintasunerantz. AMIN.

OTHMAN ALFREDO GÓMEZ-C. KORTAZAR

1 comentarios:

fidan dijo...

selam
benim ülkemden bir kare gibi